Kontsumigarriak, ordezko piezak eta elementu osagarriak elektrohigadurarako

Tecnosystemen adituak gara elektrohigaduran, eta sektoreko marka nagusien kontsumigarrien eta ordezko piezen katalogo zabala jartzen dugu zure zerbitzura. Gure enpresaren familia-tradizioari esker lau hamarkada baino gehiago daramatzagu elektrohigadurarako kontsumigarriak eta ordezko piezak saltzen eta banatzen.

Gure izaera aitzindariak eta saiatuak hari bidezko eta sarketako elektrohigaduran erreferentziako enpresa izaten hazteko aukera eman digu. Bezero bakoitzaren beharrak aztertzen ditugu, beti EDM soluzio onenak eskaintzeko. Kontsultatu elektrohigadurarako gure materialen eta kontsumigarrien katalogoa eta, zalantzaren bat baduzu, jar zaitez harremanetan gure profesionalen taldearekin.

Banatzen ditugun elektrohigadurarako ordezko piezen eta kontsumigarrien kalitatearekin konprometituak gaude. Horregatik, Tecnosystemen, beti, nazioartean erreferentzia diren markekin lan egiten dugu. Adibidez, Carl Hirschmann, 60 urte baino gehiagoz eusteko eta paletizatzeko sistemetan goi mailako kalitatea erakutsi duena, Berkenhoff, elektrohigadurarako BEDRA hariaren fabrikatzaile bezela ia mende bat daramana kalitate goreneko hariak garatzen edo Oelheld enpresa alemaniarra, metalurgia sektorerako lubrifikatzaile estandar eta bereziak garatzen eta produzitzen espezialista.

Tecnosystemen banatzen ditugun elektrohigadurarako soluzioen artean elektrodotarako materialak ere aurki ditzakezu, baita berme osoko errendimendu egokia eskaintzen duten Mann+Hummel iragazkiak, ohantze mistoko erretxinak, fabrikatzaile nagusien makinetarako ordezko piezak, etab.

Hari bidezko elektrohigaduran, sarketan eta abiadura handiko elektrohigadura bidezko zulaketan espezialistak, beti nazioartean erreferentzia diren etxeekin lan egiten dugu

Hari bidezko eta sarketako elektrohigadurako makinetarako Carl Hirschmann GMBH eusteko eta paletizatzeko sistemak eskaintzen ditugu

Carl Hirschmann eusteko eta paletizatzeko sistemak

Eusteko eta paletizatzeko sistematan Carl Hirschmann soluzio integralak eskaintzen ditugu hari bidezko eta sarketako elektrohigadurako makinentzako, makina erremintarako oro har eta mikroteknologiarako. Doikuntza-denboren murrizketari esker, geldialdi-denborak minimizatzen dira eta produkzio-efizientzia handitzen da. Beste hainbat abantailaren artean, malgutasuna, eta paraleloan dauden piezen doikuntza eta aurredoikuntza oso garrantzitsuak dira Carl Hirschmann eusteko sistemen kalitatea ulertzeko. Ezagutu gure katalogoa:

Elektrohigadurarako BEDRA GMBH haria eskaintzen dugu, elektrohigadura bidezko ebaketarako letoizko haria megacut, berocut, gapstar hari estalia, topas, cobracut aplikazio estandarretan

Berkenhoffen elektrohigadurarako BEDRA haria

Elektrohigadurarako Bedra harien aukera zabala jartzen dugu zure eskura. Gure katalogoan elektrohigadurarako hainbat hari-aukera ditugu. Letoizko hari estandarrak, produktibitatea hobetzen laguntzen duten hari estaliak edo microcut® familiako hari estrafinak mikrohigadurako lanetarako.

Elektrohigadurarako Oelheld olio dielektrikoak eskaintzen ditugu, doitasun handiko mekanizazio industrialeko prozesutan

Oelheld olio dielektrikoak

Elektrohigadurarako Oelheld olio dielektrikoen aukera zabala dugu. Enpresa alemaniarra aitzindaria izan zen gure ingurunea errespetatzen zuten lubrifikatzaile dielektriko usaingabeak produzitzen. Gure katalogoan, erabileraren araberako hainbat olio dielektriko ditugu: sarketa bidezko elektrohigadurarako olioak, hari bidezko ebaketarako dielektrikoak, artezketarako eta elektrohigadurarako funtzio anitzeko fluidoak, edo hari bidezko elektrohigadurarako korrosioaren aurkakoak, besteak beste. Kontsultatu hemen gure katalogo osoa:

Elektrodoak fabrikatzeko materialak, elektrodotarako grafitoa (TS), elektrodotarako kobre elektrolitikoa (CE) eta elektrodotarako tungsteno-kobrea (CT) eskaintzen ditugu.

Elektrodotarako materialak

Zure zerbitzura jartzen ditugu elektrodoentzako hainbat material, zure beharretara egokitzen direnak, zure proiektuak behar dituen akabera-mailaren, harroketaren, higadura bolumetrikoaren eta mekanizatu beharreko materialaren arabera. Grafitoarekin, kobre elektrolitikoarekin eta tungsteno-kobrearekin lan egiten dugu. Elektrodoak ere egiten ditugu planopean, baldintza tekniko eta segurtasun-baldintza zorrotzenekin.

Mann+Hummel iragazkiak, hauspo hirukoitzeko EDM iragazkiak hari bidezko ebaketako elektrohigadurako makinetarako, sartze bidezko elektrohigadurako makinak eta zuloak egiteko elektrohigadurako makinak eskaintzen ditugu

Mann+Hummel iragazkiak

Elektrohigadurako makinetan lanerako erabiltzen den dielektrikoa iragaztea oso garrantzitsua da makina horien errendimendurako. Horregatik, Mann+Hummel iragazte-soluzio sorta zabala eskaintzen dizugu, presioaren aurrean egonkortasun handikoak, indartsuak eta iragazketan oso eraginkortasun handia eskaintzen dutenak. Metalezko eta plastikozko hainbat diseinu ditugu, mikraje sorta zabalarekin, prozesu bakoitzera ezin hobeto egokituz.

Elektrohigadurarako osagarriak eta ordezko piezak eskaintzen ditugu

Elektrohigadurarako osagarriak

Hemen aurkituko dituzu makinentzako ordezko piezak, kobrezko eta letoizko elektrodoak, produktu antioxidatzaileak eta garbiketakoak edo ur destilatua, beste hainbat produkturen artean. Kontsulta gaitzazu behar duzuna aurkitzen ez baduzu