Familia jatorrikoa, lau hamarkada baino gehiago daramatzagu elektrohigadurarako eta mekanizaziorako ordezko piezak eta kontsumigarriak banatzen. Hortaz, sektoreko erreferentziako enpresa bihurtu gara, bai gure ezagutzarengatik bai ematen ditugun zerbitzuengatik.

Nazioarteko marka onenen banatzaileak

Nazioartean izen handia duten marken produktuak banatzen ditugu hainbat eremutan, adibidez, Carl Hirschmann-en eusteko eta paletizatzeko ekipamenduak, Berkenhoff-en elektrohigadurarako Bedra haria, OelHeld-en olioak eta ebaketa-likidoak, Mann+Hummel etxearen iragazkiak, Lanxess-en ohantze mistoko Lewatit erretxinak, Hankook eta Heun etxeen elektrohigadura bidezko zulatzeko makinak, Cheto-ren fresaketa eta zulaketa sakoneko zentroak, Handling Tech-en ardatz eta barauts apurtuentzako Eromobil zuntz-askagailuko ekipamenduak, Müller Gëratebäu etxearen olioa eta ura bereizteko ekipamenduak, Wasserlab etxearen ura arazteko ekipamenduak eta beste batzuk.

Zer behar duzu?

Gure bezeroen eskakizunei erantzunez harizko ebaketarako, sarketarako eta abiadura handian zulatzeko elektrohigadura bidezko pieza eta horniduren beharrak berme osoz betetzen espezializatu gara Tecnosystemen.

Zerbitzu onena eskaintzeko gure apustua funtsezkoa da hazten eta hobetzen jarraitzeko. Sektorea sakon ezagutzen duen giza talde kualifikatu bati esker bezero bakoitzari eman beharreko arreta zaintzeko aukera dugu.
Jarri gure taldearekin harremanetan eta lagunduko dizugu.